Leioako (Bizkaia) Loizaga Kultur Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere proiektuak familia giroa eta emakumea, bizitzako aro desberdinetan, sustatzeko bereziki bideratuak daude.
Loizagak egiten dituen jardueretan ondokoa bultzatzen du:
kultura, garapen propioa eta soziala lortzeko bide gisa
emakumeak, familiaz arduratzeko garaian, duen ezinbesteko rola
etxeko lanek duten izaera profesionala
gainditze eta ahalegin pertsonala lortzeko grina
bizitza koherentzia
talde-lana, elkartasuna eta gizarteari zuzenduriko zerbitzua
Loizagak eskaintzen duen giroan norbera seguru eta errespetaturik sentitzen da.
Opus Dei Prelatutzak hartzen du bere gain irakasten den hezkuntza kristauaren norabidearen ardura.
Zuzendaritza Batzordea elkartearen gobernu organo nagusia da eta proiektu bakoitzaren Kudeaketa Komitea izendatzen du. Komite horrek proiektua martxan jarri eta horren bideragarritasuna bermatzen du, jarduera desberdinen gaineko segimendua eginda egunero.
Egun, hiru proiektu nagusi ditugu esku artean: Ikasketa eta Lan Zentroa (CET), Gazte Kluba eta Boluntariotza.
Elkarteak Leioan du helbidea (Artaza auzoa, 87-A) eta Bizkaiko probintzian aritzen da.
